XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edorta harri eta zur eginda gelditu zen.

Nor izan zitekeen gu ikastolakoak ginela eta guzti zekien emakume hura?

Denok zuri-zuri geunden eta ez genekien zer esan.

Seguru asko jakingo zuen nor ginen.

Eta gure gurasoei esaten bazien han zer genbiltzan?

- Lasai, gazteak esan zigun irribarrez.

Ez diot inori esango hemen ikusi zaituztedanik.

Zuek bezalako alprojak oso atsegin ditut.

Gaur gainera asteazkena da eta horregatik ortotsaren ondoren ortzadarra atera dut.

Beraz, ez dago beldurtu beharrik.

Niri ere asteburu luzeak gustatzen zaizkit eta gaur asteazkena da, ezta?

Ba, horrek astea bukatu dela esan nahi du.

Lehen horrela izaten zen, baina orain dela urte batzuk txoro batzuk etorri ziren eta bizimodu guztia hankaz gora jarri zuten.

Eta hala ere jendea konforme gainera!

Nahi al duzue haitzulo honetan barrena mundua barrutik nolakoa den ezagutzera joan?

- Horixe nahi dugula, nik behintzat nahi dut esan zuen Olatzek.

- Hika hitz egiteko esan dinat, hika ez dakiena ez dun nirekin etorriko moztu zion Marik.

- Barkatu, ohitura falta duk, badakik zer pasatzen den gauza hauekin esan zion Olatzek urduri.

- Aizan hi, nori ari haizen bereizten ikasi behar al dun?

- Gona altxatzea nahi al dun (...)